MUSIKA TAILERREKO HAURREN EKITALDIA

 

 

Hurrengo larunbatean, maiatzak 18,  4 eta 7 urteko tailerreko ikasleek kontzertua eskeiniko digute Musika Eskolan.

TAILERRA LEHENENGO MAILA  –  4 urte 

NOIZ/fecha:ORDUA/horaTOKIA/lugar:

MAIATZAK 18, LARUNBATA / 18 de Mayo, sábado.17:00 etan. / 17:00 h.
ARETOAN (lehen solairua) / Salón de actos (primer piso)

Carillón BELLER X16 Carrillon infantil con baquetas

TAILERRA 4. MAILA   –   7 urte

NOIZ/fecha:ORDUA/horaTOKIA/lugar:

MAIATZAK 18, LARUNBATA / 18 de Mayo, sábado.18:00 etan. / 18:00 h.
ARETOAN (lehen solairua) / Salón de actos (primer piso)

Denak gonbidatuta zaudete!!!

Advertisements

TXISTU JAIALDIA

Gaur arratsaldean kontzertu bikaina eskeini digute musika eskolako txistulariek.

Zorionak guztioi!!!

TRIKITILARIAK Munoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Munoako plazan autobus ibiltaria kokatuko dute.  Bertan 8- 16 urte bitarteko haur eta nerabeek kultura digitala landu eta programatzen ikasteko aukera izango dute. 

Eguneko ekintzen amaiera musikaz girotzeko gure trikitilariak han izan dira.  Artistak!!!

ZUMARTE- IMANOL URBIETAko IKASLEEN KONTZERTUA

ZUMARTE- IMANOL URBIETA Musika eskolen kontzertua

Datorren ostegunean, martxoak 14, Usurbilgo Zumarte Musika eskola eta Zarauzko Imanol Urbieta Musika eskolako soka,  perkusio eta klasikoko ikasleek kontzertua eskeiniko digute Musika eskolako Aretoan arratsaldeko 19:00etan. 

Kontzertu honekin bi musika eskolen arteko harremana sendotzea da helburua.

Haendel, Tchaikovsky, Gardel eta Helen Butterworthen obrak eskeiniko dizkigute saio honetan.

Sarrera dohainik  eser leku kopurua bete arte

 

Kontzertu ederra! Zorionak guztioi!!!

Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak bikain Andoaingo Piano Jaialdian

    Gure ikasleak  Andoaingo Jaialdira joateko prest!!!

Otsailaren 16-17an Andoaingo Piano Jaialdiaren 14. edizioa ospatu zen Andoaingo Bastero kulturgunean.

Imanol Urbieta Musika Eskolan Laura Bilbao irakaslearekin ikasten duten Zarauzko pianojole batzuk bertan izan ziren:

Peru Aginaga, Erika Agirre, Eneritz Alberdi, Iraia Andueza, Juan Arauzo, Maddi Arrillaga, Izaro Azkue, Sara Azpiroz, Laida Beobide, Unax Cordero, Ane Cordero, Naroa Garcia, Naroa Iribar,.Josu Iturralde, Maren Otegi, Leire Zulaika, Markel Zulaika.

Emaitza oso onak lortu zituzten, eta guztira 17 diploma eta domina ekarri zituzten etxera: urrezkoak 12, zilarrezkoak 5.

Juan Arauzo gazteak, epaimahaikidearen aipamen berezia saria jaso zuen eta igandean ospatu zen klausurako kontzertuan berriz ere saio bikaina eskeini zuen.

Laida Beobidek, Clara eta Robert Schumannen omenez ospatu zen sari berezian parte hartu eta diploma berezia jaso zuen.

Zorionak denei.

GABONETAKO JAIALDIA

GABONETAKO JAIALDIA

Abenduak 21, OSTIRALA, arratsaldeko 17:00etan,  Santa Maria La Real Parrokian

Etor zaitez gurekin gozatzera!!!

Imanol Urbieta Udal Musika eskolako ikasle eta irakasleek gabon zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizkizuegu.