ZUMARTE- IMANOL URBIETAko IKASLEEN KONTZERTUA

ZUMARTE- IMANOL URBIETA Musika eskolen kontzertua

Datorren ostegunean, martxoak 14, Usurbilgo Zumarte Musika eskola eta Zarauzko Imanol Urbieta Musika eskolako soka,  perkusio eta klasikoko ikasleek kontzertua eskeiniko digute Musika eskolako Aretoan arratsaldeko 19:00etan. 

Kontzertu honekin bi musika eskolen arteko harremana sendotzea da helburua.

Haendel, Tchaikovsky, Gardel eta Helen Butterworthen obrak eskeiniko dizkigute saio honetan.

Sarrera dohainik  eser leku kopurua bete arte

 

Kontzertu ederra! Zorionak guztioi!!!

Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak bikain Andoaingo Piano Jaialdian

    Gure ikasleak  Andoaingo Jaialdira joateko prest!!!

Otsailaren 16-17an Andoaingo Piano Jaialdiaren 14. edizioa ospatu zen Andoaingo Bastero kulturgunean.

Imanol Urbieta Musika Eskolan Laura Bilbao irakaslearekin ikasten duten Zarauzko pianojole batzuk bertan izan ziren:

Peru Aginaga, Erika Agirre, Eneritz Alberdi, Iraia Andueza, Juan Arauzo, Maddi Arrillaga, Izaro Azkue, Sara Azpiroz, Laida Beobide, Unax Cordero, Ane Cordero, Naroa Garcia, Naroa Iribar,.Josu Iturralde, Maren Otegi, Leire Zulaika, Markel Zulaika.

Emaitza oso onak lortu zituzten, eta guztira 17 diploma eta domina ekarri zituzten etxera: urrezkoak 12, zilarrezkoak 5.

Juan Arauzo gazteak, epaimahaikidearen aipamen berezia saria jaso zuen eta igandean ospatu zen klausurako kontzertuan berriz ere saio bikaina eskeini zuen.

Laida Beobidek, Clara eta Robert Schumannen omenez ospatu zen sari berezian parte hartu eta diploma berezia jaso zuen.

Zorionak denei.

GABONETAKO JAIALDIA

GABONETAKO JAIALDIA

Abenduak 21, OSTIRALA, arratsaldeko 17:00etan,  Santa Maria La Real Parrokian

Etor zaitez gurekin gozatzera!!!

Imanol Urbieta Udal Musika eskolako ikasle eta irakasleek gabon zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizkizuegu.

Gure ikasleak Donostiako Kontserbatoriora

Imanol Urbieta Musika Eskolan pianoa ikasten ari den Laida Beobidek datorren urtean Donostiako Kontserbatorio Profesionalean jarraituko ditu ikasketak, han onartua izan berri da-eta, azterketa gainditu ondoren. Iaz, gure musika eskolan ibilitako Maren Otegi hartu zuten Kontserbatorioan, eta ikasturte oso aberasgarria izan du.      Zorionak Maren eta Laida.