Motxila 21!

 

 

 

 

 

 

 

Zarauzko Dibertsitate Funtzionalaren Mahaiak iaz jarri zuen martxan “Ohikoa Da” sentsibilizazio kanpaina; helburua, dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioa zeharka esparru ezberdinetan lantzea da. Aurtengo leloa “Musikaz gozatzea OhikoaDa” da. Lelo horrekin, larunbat honetan kontzertu berezi bat izango da munoan. “Motxila 21” Rock talde nafarra izango dugu oholtza gainean. Taldea nafarra, Down sindromea duten zenbait gaztek eta hainbat bolondresek osatzen dute.

Musika eskolako zenbait haur ere, telonero lanetan izango ditugu.

Etortzera gonbidatuak zaudete!